• Facebook
  • Twitter

"La cultura de salas y su repercusin en la juventud"

Eduki hau partekatu

  • DataUrtarrilak 25
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Deskarga osoa

Egilea: Elena Rosillo

Elena Rosilloren dokumentuak gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu. Hasierako helburua zen aztertzea zer faktorek eragin zuten, hasiera-hasieratik, kontzertu-aretoekin lotutako kulturaren gainbehera gure herrian. Hainbat arrazoi izan ziren tartean: makina bat lizentzia mota egotea, sektorearen gehiegizko erregulazioa (aurretik, berriz, musikaren industria ez zegoen batere araututa), kontzertu-aretoen jarduerari buruzko estereotipo kaltegarriak, gizarte-errealitatearekin bat ez zetozen ordutegiak eta musikariei kalte egiten zieten baldintza ekonomikoak. Gaur egun ere, faktore horiek arazoaren zati izaten jarraitzen dute; kaltetutako sektore hori babestu beharra dago, eta ekimen publikoen laguntza behar du bere jarduerari eutsi ahal izateko. Orain, dirulaguntzak ez dira beharrezkoak, ezinbestekoak baizik; bestela, edukiera txiki-ertaineko kontzertu-aretoak desagertuko dira belaunaldi honetan, musikaren industrian horren garrantzitsuak direnak.

Dokumentu hau idazten ari ginen bitartean aldaketa batzuk egin dira gaueko aisialdiari lotutako guneen erregulazioan; eta sarritan, gune horiek pandemiaren erruduntzat jo izan dituzte komunikabideek. Are gehiago, ikusi izan ditugu publizitate-kanpaina batzuk non parez pare jartzen diren kontzertu bateko irudiak eta ospitale batekoak; nola ez ditugu, bada, erlazionatuko musikarekin lotutako aisialdia eta gure osasuna mehatxatzen duen pandemia? Gainera, kontzertuak gaueko aisialdiarekin lotu ohi dira, nahiz eta beti hala ez izan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana