• Facebook
  • Twitter

Estrategikoa dena sendotu eta sistema egonkorragoa bermatu Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol sailaren erronkak

Eduki hau partekatu
  • Estrategikoa dena sendotu eta sistema egonkorragoa bermatu Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol sailaren erronkak
Bizkaikoa

  • DataAbenduak 15
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak, Bideo-jokoak, Diseinua

Gizarte elebidunagoa lortzeko urrats sendoak emotea, orotariko gizarte eragileekin batera, talentua sustatzea ibilbide profesionaleranzko ibilbidea erraztuz, gizartearen kultur dinamismoari eustea sorkuntza babestuz, beronen hedapena bideratuz eta kontsumoa sustatuz, eta eskola kirola zein herritarrak -bakoitzak bere neurrira-, kirola egitea sustatzea izango dira sailaren muinak.

Euskararen erabilera gizarte bizitzaren eremu guztietan bultzatzeko neurriak eta baliabideak jartzen jarraituko du Aldundiak. Kirol arloa eta gazteena lehenetsiz eta administrazioari begira VI. Plangintzaldia garatu eta ERAMIAK hedatuz.

Kulturan honako lan lerroak zehaztu ditu Aldundiak: Bizkaia ondarearen lurralde bezala konsolidatu, Bizkaiko gizartearen kultur sorkuntza eta dinamismoa babestu, kultura azpiegituren errendimendua hobetu eta gaztetxoei begirako gizarte hezkuntza programak garatu. Kirol arloan berriz: bakoitzaren neurrirako kirola, bertoko kirolak indartu, euskararen erabilera sustatu, emakumeen ikusgarritasuna eta parte hartze aktiboa eta kudeaketa aurreratua, berrikuntza, ikerketa eta formazioa.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak 49.731.000 euroko aurrekontua du 2021erako. Lorea Bilbao Ibarra diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan egin duen agerraldian adierazi duenez `COVID 19aren eraginez bizi dugun egoera zaila kontuan izanik eginiko aurrekotuak dira, horiekin estrategiko dena sendotu eta sistema egonkorragoa bermatzea da sailaren helburua. Euskara arlo transbertsala moduan; Kultura garapena eta ongizatea lortzeko giltzarra dela ulertuz; eta Kirola bizi-kalitatea izateko, balioen transmisioa eta aukera berdintasuna lortzeko eremu bezala´.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana