Eskenak antolatuta (bere 25. urteurrena da) eta Getxoko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, gaur eta bihar, azaroak 18 eta 19 (Arte eszenikoen) Etorkizunerako mezuak doako online kongresua egingo da.
Hitzordu horren helburua jarduera eszenikoaz hausnartzea eta ideiak trukatzea da. Horretarako, “bederatzi hizlarik arte eszenikoen sektoreak izango duen etorkizunari buruzko mezu batzuk plazaratu, hausnartu eta eztabaidatuko dituzte. Mezu horiek, era berean, hiru ikuspegitatik igortzen dira: iraunkortasuna, zentzua eta estetika, eta eszenako komunitatea”.
Hizlariek arte eszenikoen etorkizuna irudikatuko dute hitzaldi laburretan, batzuk antzerki mundutik datoz (Andres Lima, Juan Mayorga eta Calixto Bieito); beste batzuk, literaturaren sektoretik (Karmele Jaio, Remedios Zafra,…); zenbait kultur erakundeen zuzendaritzatik ere, (Fatima Anllo eta Sergio Oslé); komunikaziotik, Arantxa Vela, eta arlo akademikotik, Fernando Bayon eta Lluis Bonet datoz.