• Facebook
  • Twitter

Kulturaren kontsumoa bultzatzeko asmoz 26.800 bonu salgai jarri dituzte Bizkaian

Eduki hau partekatu
  • Kulturaren kontsumoa bultzatzeko asmoz 26.800 bonu salgai jarri dituzte Bizkaian
    Liburuak. Argazkia: EFE
eitb.eus

  • DataIrailak 14
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Zehazki, bi bonu mota daude eskura, 15 eta 25 euroan, eta 40 euroko balioagatik trukatu daitezke. Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak 26.800 bonu jarri ditu salgai astelehen honetan, kultur produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz sektoreak bizi dituen "une zailen aurrean".

Hala, Kutxabanken webgunean bi bonu mota jarri dituzte salgai, 15 eta 25 euroan, eta 40 euroko balioagatik trukatu daitezke. Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira, soilik programari atxikitako establezimenduetan.

Aldundiak azaldu duenez, A motako bonuak 25 euroko salneurria du eta edozein kultura produktu erosteko balio du. Guztira, 17.000 bonu jarri dituzte salgai.

B motako bonuak, aldiz, 15 euro balio du, eta euskarazko kultur produktuentzat da, Bizkaiko tokiko hedabideetarako harpidetzak barne. Besteak beste, liburu, musika, film, dokumental, joko, bideo-joko, museo, zinema, antzerki, dantza, kontzertu eta musikaletarako balio du. Kategoria honetan 9.800 bonu jarri dituzte salgai.

Bi bonu horiek 40 euroko balioa emango diote eramaileari kultur produktuak erosteko, bai eta museo eta zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak eta kanpainari atxikitako establezimendu sareko beste kultur ekitaldi batzuk erosteko ere, baldin eta kanpainaren barruan dauden egunetan erosi eta erabiltzen badira.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana