• Facebook
  • Twitter

Joan Mari Torrealdai, euskaltzalearen borrokaren eta bizinahiaren eredua

Eduki hau partekatu
  • Joan Mari Torrealdai, euskaltzalearen borrokaren eta bizinahiaren eredua
    Joan Mari Torrealdai Gure Kasa saioan. ETBko bideo batetik hartutako irudia
EiTB

  • DataUztailak 31
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942) euskaltzain, soziologo, kazetari eta idazleak, euskarak jasandako erasoak eta zentsura izan zituen aztergai sarri. Euskaltzain urgazle, euskaltzain oso eta euskaltzain emeritu izan zen. Baita Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariako kontseilari delegatua ere.

Arantzazuko santutegian ikasketa frantziskanoak egin eta Toulousen Teologian lizentziatu bazen ere, erlijio-ordena utzi zuen. Gerora, Parisen Gizarte Zientzietan (Soziologia) lizentziatu zen eta beranduago, Euskal Herriko Unibertsitatean, Informazio Zientzietan, non fakultateko lehen euskarazko doktorego tesia aurkeztu zuen: Euskal Telebista eta euskara.

Urte luzez Jakin aldizkariko zuzendari izan zen, bi arotan, 1964etik 1969ra eta 1977tik Lorea Agirreri 2014ean lekukoa eman zion arte.  

Euskararen mundu izan zuen aztergai bizitza osoan eta euskal hizkuntzaren inguruko lan ugari argitaratu zituen: Euskal idazleak, gaur (1977), XX. mendeko euskal liburuen katalogoa (1993), El libro negro del euskera (1998), Asedio al euskera. Más allá del libro negro (2018) eta De la hoguera al lápiz rojo, besteak beste.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana