• Facebook
  • Twitter

Kultura Eskola katalogoan proposamenak aurkez daitezke

Eduki hau partekatu
  • Kultura Eskola katalogoan proposamenak aurkez daitezke
zinea.eus

  • DataUztailak 30
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Ondarea

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuak Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko deialdia ireki berri du.

Etorkizuna Eraikiz programaren baitako ekimena da, kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea eta Gipuzkoako lurralde historikoko kultura sarea sendotzea helburu duena. Proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

Kultura Departamentuak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Kultura Eskolaren katalogorako proiektuak aurkezteko deialdia aurkeztu dute, antzerkiaren, dantzaren, musikaren, arte plastikoen eta ondarearen sektoreetako ordezkariekin eta Tabakalerako zuzendariarekin batera. Azken hori arduratuko da ikus-entzunezkoaren alorrarekiko bitartekaritzaz, 2deo programaren bitartez. Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeen eskura jartzeko eta, ondoren, hautatutako ekimenak esparru akordio formularen bidez kontratatzeko asmoa dute antolatzaileek, eta katalogoa udazkenean bidaliko zaie ikastetxeei, hainbat irakasgaitako irakasleek baliabide gisa erabil dezaten.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana