• Facebook
  • Twitter

Aurrera Festen 5.000 ikus-entzule inguru batu dira

Eduki hau partekatu
  • Aurrera Festen 5.000 ikus-entzule inguru batu dira
BizkaiE

  • DataUztailak 29
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika

Garagarrilaren 29an, Joseba Gotzon eta Euskadi Brass izango dira protagonista.

Garagarrilaren 4tik abuztuaren 2ra, 64 antzerki, musika eta jantza saio programau dira ikus-entzule guztientzat, 41 talde eta konpainiaren eskutik. Azkenengo balorazinoa datorren astean egingo dan arren, Lorea Bilbaok aurreratu dau orain arteko balantzea oso positiboa dala eta momentu honeetan kultur sektorea ez gelditzeko eta persona askok beharrean jarraitu ahal izateko balio izan dauela.

Ikuskizun batzuetan Euskaldunako edukierea bete egin da, Amaralen kontzertuan edo Desfasando que es gerundio antzezlanean, besteak beste. Jente gitxiago batu dabenak be izan dira baina pozik agertu da, bakar bat be ez dalako bertan behera itxi behar izan ikus-entzule falteagaitik. Holan, Bilbaok antzokira edo zinemara joateari bildurra galtzeko eskatu deutse herritarrei, ez daukagulako kulturea zuzenean gozeteak eragindako covid-19 pandemiaren kutsadura bakar bat be.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana