• Facebook
  • Twitter

Bilboko Udalak kultur proposamen berezi eta era askotakoekin amaitu du uztaila

Eduki hau partekatu
  • Bilboko Udalak kultur proposamen berezi eta era askotakoekin amaitu du uztaila
Bilboko Udala

  • DataUztailak 26
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika, Literatura

  • Kultura urbanoa Bazter Fest taldearekin, kaleko antzerkia Hortzmuga, Goitibera edo The Funes Troup konpainia ospetsuekin, kontzertuak Moonshine Wagon edo De Diego Brothers taldeek eskainitakoak bezalakoekin, zinema, literatura nahiz magia gozatu ahal izango dira datozen egunotan uri osoan zehar.
  • Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, eta maskara derrigorrezkoa izango da esparru itxietan eta irekietan egiten diren emanaldietan.

Hamahiru dira #BilbaoUda2020 programak asteon Bilbora dakartzan planak, bilbotarrek aukera izan dezaten uztailari agur esateko uriko auzo guztietan zehar izango diren kalitatezko kultur programekin.

Hala, bada, uriko kaleak, datozen egunotan, plan interesgarriekin beteko dira, 0 km-ko planekin, hain zuzen, #BilbaoUda2020 programaren eskutik; horixe da-eta Bilboko Udalak aurtengo udarako prestatu duen egitaraua, uria kulturaz eta aisialdiz betetzeko, 150 jarduera baino gehiagokoa.

Egitaraua #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan dator. Planaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioak arintzea egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana