Europako kultura- eta sormen-sektoreetan eragin handia izan du #coronavirus agerraldiak. Itxitako tokiek, bertan behera gelditu diren ekitaldiek eta geroratutako proiektuek diru-sarreren galera larria eragiten dute.
"Creatives Unite" abian jarri dute, #Covid19k eragindako kultura- eta sormen-industrientzako online plataforma. Sektoreak eta sektorearentzat sortutako gune bat da, profesionalak eztabaidatzeko, baliabideak partekatzeko eta irtenbide berritzaileak elkarrekin sortzeko aukera ematen diena.
https://ec.europa.eu/culture/news/coronavirus-new-platform-cultural-and-creative-stakeholders_en