• Facebook
  • Twitter

Euskaltzaindiak antzezlan txikiak eramango ditu Bilboko lau txokotara

Eduki hau partekatu
  • Euskaltzaindiak antzezlan txikiak eramango ditu Bilboko lau txokotara
    Antzezlanak hartuko dituzten espazioen ordezkariak eta Adolfo Arejita euskaltzaina (eskubian)
eitb.eus

  • DataUrtarrilak 28
  • Gaia Arte eszenikoak

‘Lautan Hiru antzerki txikia, festibal handia’ egitasmoaren bigarren edizioa otsailaren 6an hasiko da, eta hiruna pieza eskainiko ditu lau ostegunetan

Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki jaialdia antolatu du, bigarrenez: otsailaren 6tik 27ra, ostegunero, antzezlanak eramango dituzte Bilboko Zazpikaleetako lau espaziotara: Euskaltzaindiaren egoitza, Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea eta Bira Kulturgunea

Adolfo Arejita euskaltzainak esan duenez, “euskarazko antzerkia sustatu nahi dugu, espazio berriak eskaini euskarazko sorkuntzari, eta, bide batez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa hauspotu nahi dugu ekimen zoragarri eta bizi honekin”.

Formatu txikiko lanak erakutsiko dira jaialdian, 20-30 minutuko piezak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri

Euskadi, auzolana