• Facebook
  • Twitter

Idurre Azkue

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Idurre Azkue
  • Idurre Azkue

Zarautz, 1976 

5 urterekin hasi nintzen balleta dantzatzen eta 1992an Bartzelonara joan nintzen dantza garaikidearen arloko prestakuntza hartzera Institut del Teatreko Goi mahailako dantza eta koreografia eskolan. Danat Danza taldean dantzari lanetan hasi nintzen, General Eléctrica taldeko kide izan nintzen forma eszeniko berriak sortu eta ikusleekin harremanak ikertzeko, “By natural piety”, “John Kovach”  eta “Paradise” sorkuntzetan. Societat Doctor Alonso taldearekin jarraitu nuen lanean,Tomás Aragay eta  Sofía Asenciok zuzendua “Tomorrow will be like today”  “ El traspiés de Luisa” eta “ Acid Folcloric” sorkuntzetan.

Beste hainbat sortzailerekin jarraitu nuen, besteak beste Rodrigo García “Jardinería Humana” piezan,  Andrés Waksman “Gora bihotzak” eta “Hasta el final” bakarkako lanetan, Saioa Ibañez “Holocausto canibal” lanean eta Xavier Le Roy “Retrospectiva” lanean Fundació Antoni Tapies-en. 2012an Euskal Herrira bueltatu nintzen eta dantzari /performer gisa jarraitu nuen lanean Fermin Muguruzarekin “Zuloak” dokumentalean, Idoia Zabaletarekin “El paseo” eta “Albornoces blancos” lanetan, Olatz de Andresekin “El cielo ahora” piezan, Claudia Diasek zuzendutako “En esta parte esquinada de la península” proiektuan eta Sonia Gómezekin “Dúo” piezan. Nahiz eta nire ibilbidearen zatirik handiena dantzari aritu naizen, azken urte hauetan nire lanak ekoizten hasi naiz: “I Love Natura” “Una altra història d’amor” (Teo Barorekin elkarlanean) “Domingo fantasma”, “La danza Vegetal” (Urtzi Mardarasekin) eta orain “Bailar por bailar/Dantzagurea” Joseba Irazoki musikariarekin, BAD jaialdian estrenatua eta Bilboeszena 2015 eta Dantzan Bilaka 2014-k ekoiztua.


Euskadi, auzolana