• Facebook
  • Twitter

Niessen Kulturgunea

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Niessen Kulturgunea
  • Niessen Kulturgunea
  • Niessen Kulturgunea

Niessen Kulturgunea izen bereko fabrika zenaren espazio berean eraiki zen eta 1997ko irailean zabaldu. Ordutik, urtero, kultura-eskaintza zabala izaten du eta arte eszenikoetako programazio egonkorra du.

Udalaren jabetzako eraikin hau Alfonso XI.a kalean dago, eta Xabier Olaskoaga plazatik du sarrera.

Auditoriumean 300 ikusle kabitzen dira eserlekuetan eta 435 eserlekurik gabe. Aretoa guztiz ekipatua dago, espazio balioaniztuna da eta hainbat motatako ikuskizunak har ditzake. Gainera, ikusleak eserita edo zutik egon daitezke. Horrez gain, entsegu-gela bat du 85 pertsonentzako, eta hainbat tamainatako sei gela balioaniztun; horietatik hiru intsonorizatuta daude.

"Errenteria Musikal" Udal Musika eta Dantza Eskola ere bertan dago; gela ugari, entsegu-gela intsonorizatu bat eta dantzarako lau gela ditu.

Prestakuntzari dagokionez, eraikin honetan egiten dira udal-antzerki tailera eta antzerkiko eta dantzako hainbat tailer monografiko; publiko-bitartekaritzara bideratutako hainbat jarduera ere burutuzen dira. Horretarako, eta sorkuntza babesteko helburuaren ildoan, Udala lankidetza estuan aritzen da antzerkiko eta dantzako hainbat konpainiarekin, eta Kulturgunea bi konpainia egoiliar iraunkorren egoitza eta entsegu-lekua ere bada: Kukai Dantza konpainia y Dejabu panpin laborategia.

Kulturgunea kolektibo eta elkarte sozio-kultural ugariren erakustoki eta entsegu-leku ere bada. Bestalde, Niessen Kulturgunean zinema-emanaldiak eta ekimen artistiko, kultural eta sozialen aurkezpenerako espazio ere bada.


Fitxa teknikoa

Eskenatokiaren antolamendua/neurriak:

Zabalera

8 m

Sakonera

7 m

Altuera

7 m

Edukiera:

Butakak eta aulkiak: 300 plaza

Butakekin: 268 plaza

Butakarik gabe: 435 plaza

Argiztapen/Soinu ekipamendua eta Talde Teknikoa

ARGIZTAPENA

 

Plano konbexua Strong 1.000W: 36

Fresnel Strong 1.000W: 18

Robert Julia 1.000W 12/42º errekorteak: 16

PAR 64:26

Panoramak 1.000W: 16

Rober Julia motako jarraipen kanoia 1.200W:1

Strobo 1500w.

Biserak: 30

6 portagobo,

6 iris

8 Par Led 18X 8 W RGBW cameo

2 Tri Led mover cameo

8 fokoentzako estruktura

Patch-a

Ez dago patch-ik. Hori dela eta kabinan dagoen argi

mahaitik zuzenean egongo da.

Zirkuituak

60 zirkuitu ditu, 5 haga motorizatutan banatuta. 116 arte tresna konektatzeko aukera dago, dimmer-eko kanal bakoitzak 2 zirkuitu daramatzalako (Erabiltzeko beharrezkoa izango litzateke haga elektrifikatu gehiago instalatzea eta konexiorako luzagarri eta olagarroak).

Dimmer-ak

Dimmer DMX 5/2 Rober Julia motakoa, 3.000W-ko

6 kanal: 10

Seinale digitala

DMX 512 Seinale digitala (5 pins)

KONEXIO GUNEAK

Eszenatokiko atzeko aldea: 2

Pasabideak: 6

Kabina: 1

Kontrol mahaia

LT piccolo Scan

Axiom LSC 36/72

 

SOINUA

Shure SM58 motako mikroa: 7

8Shure SM57 motako mikroa: 6

Eskuko mikro inalambrikoa, Shure SM58 motakoa:3

Solapako mikro inalambrikoa, ShureT11-NPmotakoa: 1

2 mikro inalabrikoa diadema motakoak LD system ws100g2

Kondentsadoreko AKG 1000s mikroa: 6

Shure motako 4 mikroko lotea bateriarentzat: 1

Atrilarentzako shure CVG12 mikrofonoa:Abesbatzarako shure SM102 mikrofonoa: 3

2 kanaleko injekzio kaxa, beringer:2

Injekzio kaxa beringher DI100:4

Mikroentzako hankak: 8

Mikroentzako hanka txikia: 6

Solistarentzako hanka :3

Mahaiko mikroetarako euskarriak: 4

Seinaleko XLR kableak

Soinu iturriak

Cd ´s erreproduzitzailea USBrekin.Gemini CDMP

2600

Kontrolerako elementuak

Beringher X32 mahai digitala

Yamaha 01V96 mahai digitala

Allen&heat Zed 14

Ekualizagailu digitala,ultracurve64 bit. Dual DSP 8000

LA 231 G ekualizagailua

Konpresore mugatzailea JBL M 712

Crossover JBL M 552

Delay rane AD 22 B

Efektu rac-a, Beringer DSP 1000 P

Anplifikatzaileak

JBL MPX 300W: 3

JBL MPX 1200W: 1

Bozgorailuak

JBL kaxa, eszenatokian. 2

JBL kaxa, irtena, eszenatokiarn: 2

JBL kaxa, subgrabeak eszenatokian: 2

JBL kaxa refortzurako: 4

Monitore autoampifikatuak :4

2 etapa (2000w) potencia AB international monitorepasiboentzat.

Monitor pasiboak:5

Moniore autoamplifikatuentzako tripodeak:4

Audio patch-a

14 kanaleko patch , eszenatokiaren ezkerraldeankabinararte

Patch mobila 24 kanal eta 8 itzulera

 

TALDE TEKNIKOA

 

Zuzendari teknikoa: Asier Castro

Non

Euskadi, auzolana