Artedrama Plataforma 2007an jaio zen ekintza-, drama-, antzerki- eta arte-hizkuntzak ikertu eta haien bitartez sortzeko bokazioarekin.
Artedrama Plataformaren oinarria eta labore-lurra, gure herriak antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko dituen hitzak eta ekintzak dira.
Labore-lur horretan finkaturik, zutabe ezberdinek eusten diote Artedrama Plataformaren sabaiari.
1. Ikerketa: badena bilatzeko.
2. Sorkuntza: ez dena imajinatzeko eta imajina bihurtzeko.
3. Ekintza: imajinatutakoa egiteko.
4. Drama: egindakoak hegaldatzeko.
5. Antzerkia: hegoa ogibide izateko.
6. Artea: ogibidea egibide izateko.