Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Compañia X

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Compañia X

Compañía X Madrilen sortu zen 2018ko irailean eta "Y ahora qué?" izena duen lehenengo lana sortu zuen. Konpainiak Costa Rican eman zituen bere lehenego pausauk. Bertan Revés izeneko jaialdi batean lana estreinatu eta La Machine jaialdian ere aurkeztu ziren.

Geroago Mexikora joan ziren non bertako Espainiako Kultur Guneari esker lan hau luzatu eta beranduago aurkeztu ahal izan zuten. Mexikon beste hainbat dantza jaialdietan parte hartzeko aukera izan zuten, hala nola; Foro Catacumba (CDMX), Xalapako Festival Internacional de Danza Bienal Innexo Alternativo Arte Escénico eta Festival Capital Escénica, Showcase Movements 3,...... Honez gain, Cuernavacako Engrama proiektuarekin batera "[IN] conformes" lana sortu zuten.

Panaman ere izan ziren eta bertako Centro Cultural Internacionalean dantza egiteko aukera izan zuten.
Estatu mailan La Mínimaren eskola jardunaldietan eta beste hainbat dantza jaialdi eta antzerki edo aretoetan parte hartu dute; Beta Pública, Pies Para Qué Los Quiero, Cervandantes, Teatro Lagrada, Teatro de la Estación...eta Utopian Getxo, La Nave 73 edota Sevillako La Fundición espazioetan aurkezteko datak dituzte jada.

Compañía X Teatro de la Estacionen egoiliarra da eta honen bitartez Kultur Ministerioak egoitzetarako ematen duen dirulaguntza jaso du. Etxepare Euskal Instituak ere konpainiaren lanak mugitzeko lagundu du eta Zaragozako Udaletxeari esker "Tómbola" ekoizteko laguntza jaso dute.


Euskadi, auzolana