Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Compañía Rosa Martínez

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Compañía Rosa Martínez

Rosa Martínezek bere konpainia sortu zuen 2000. urtean -Bihar taldean bederatzi urte eman ondoren- haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezteari utzi eta hamabi lan baino gehiago estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen fantasia protagonistak direlarik.

Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultura-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskaraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.

Gaur egun hamar ikuskizun ezberdin antzezten ditu. Bere azken obrak, aretoetan zein antzokietan burutu daitezke bi formatuei esker.

Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Beste Autonomia Erkidegoko jarduera kultural ugarietan parte hartu du eta Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi batzuetara gonbidatua izan da, hala nola: Barañain (2018 / 2017 / 2002), Bilbo (2008), Chiclana de la Frontera (2018), Hendaia (2017 / 2016 / 2015 / 2013 / 2012 / 2007), Logroño (2019 / 2018), San Adrián (2004), Sestao (2008) edo Tolosa (2020 / 2016 / 2012).

UNIMA (Txotxongiloen Elkarte Internazionala)-ko kidea da 1992tik.


Euskadi, auzolana