• Facebook
  • Twitter

Amaiur Luluaga

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Amaiur Luluaga

Hiru urte zituela hasi zen dantzan, eta ia 10 urtez euskal dantza tradizionaleko eskolak eman ondoren, dantza klasikoa eta garaikidea ezagutu zituen. 19 urterekin Haatik konpainiako kide bihurtu zen, eta konpainia horretan jarraitzen du gaur egun. Aldi berean, euskal dantza tradizional, garaikide eta klasikoko eskolak jasotzen jarraitzen du. Haatik konpainian daramatzan 9 urteetan Errimak oinetan, Ilargiaren Malkoa, Hormek Diote eta itsaslapurrak ekoizpenetan parte hartu du interprete gisa, eta Lau eme-n eta errimak bi oinetan (gaur egun biraka) interprete eta sortzaile gisa. Honetaz gain, Alurr Dantza Taldearekin Sua, Oinazez, Sor-k, 1512 eta Bi Punturen Artean ekoizpenetan ere antzezle bezala. 23 urte zituela, Bartzelonara joan zen dantza garaikidean trebatzera. Graduatu ondoren, Euskal Herrira itzuli zen, proiektu propio berriak martxan jartzeko eta Haatik taldean jarraitzeko. Ikastaroak jasotzen jarraitzen du (Belgika, Bartzelona, Euskal Herria...) eta ekoizpen berrietarako sorkuntza-egoitzetan parte hartu du (Euskal Herria, India eta Suitza). Iñaki Plaza musikariarekin kolaboratzen du eta berarekin eta Clàudia Gòmezekin batera Pyrene 430 (gaur egun biraka) pieza sortu du.

Lehen proiektu propio gisa, J-Aho! Sortu zen, Clàudia Gómez eta Montse Alvarezekin, 2019ko Dantza Hirian jaialdian estreinatua, eta, ondoren, lanaren berrikuspenarekin, J-Ahon! II (gaur egun biraka), Azkuna Zentroan estreinatua, Dantzan Bilaka 2020 programaren barruan.

20 urte Kursaaleko grabazioan parte hartu du, baita Marta Espar eta Maiol Virgiliren Bailar la locura dokumentalean ere (J-Ahoren sorrerarekin batera sortutako dokumentala).

Dantzari lan egiten du eta ikastaroak antolatzen ditu profesionalentzat Haatik Dantza Konpainiaren barruan.


Euskadi, auzolana