Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Maite Aizpurua Olaizola - MAO

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Maite Aizpurua Olaizola - MAO

Maite Aizpurua Olaizola, 1990, Zumaia.

Kuriositate asezineko galdera egile herrena. Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketetan lizentziatua (EHU, UFBA). Donostiako TAEn Antzerki Ikasketak burutu ondoren (2012-2014) Goi Mailako Arte Dramatikoan (DANTZERTI 2019) titulatu zen. Formazio osagarria jaso du: Body Weather (Andres Corchero), dantza garaikidea (espaciopropio.augenblick), Butoh (Jonathan Martineau), Clown (Virginia Imaz), Bufoigintza (Andres del Bosque)…

Mugimendu sozial eta feminista hainbatetan aritua neska koskorra zenetik, arte eszenikoak ikerketa artistiko eta soziala, lan kolektiboa eta grina aktibista gurutzatzeko aukeratzat ditu. Erresistentzia arazo fisikoa da azken lanarekin dabil martxan, herren bezala bizitzako esperientziatik abiatutako ikerketa biografiko-eszenikoa. Dramaturgia eta interpretazio kodigo garaikideen bilaketa eta kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak landu ditu proiektu honetan Matxalen de Pedro Larrearen bidelaguntzarekin.

Azken urteetan Metrokoadrokarekin kolaboratu izan du site-specific proiektuetan (2017-2020) edota Eztena Jaialdiko Espe Lopezek gidatutako “La Mirada” laborategian (2019) eta Horman Poster Kolektiboko kide da (www.hormanposter.eus), lan eszenikoen ekoizpen eta sorkuntzan zein arte-hezkuntzan lan eginaz. Besteak beste, Antigone edo ezetzaren beharra eta Antigone metodoa proiektuetan.


Euskadi, auzolana