• Facebook
  • Twitter

Kantu Kolore

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Kantu Kolore

2015ean, alde batetik musika munduan 20 urte baino gehiagoko esperientzia eta bi diska argitaratuta zituzten musikari batzuk eta, beste aldetik, kezka artistikoak zituzten hainbat irakasle musikarien batasunak, Kantu Kolore proiektuaren jaiotza eragin zuten.

Konpainiaren hasierako helburua irakaskuntzara bideratutako material didaktiko berria sortzea zen eta hori zuzeneko musikarekin uztartuta, Jalgi Hadi Dantzara musikala (2016) sortu zen. Publiko gazteenaren harrera gogotsua ikusita, proiektua finkatu egin zen eta Far West (2017) ikuskizunarekin jarraitu zuten. Aldi berean, bere kideak Amets (2018) lehen diskoaren abestien sorkuntzan zentratu ziren, eta horietako hainbat abestik eragin nabarmena izan zuten ikastetxeetan eta txikienen artean, hala nola, Nire gorputza da edo Peru kokodriloa. Ondoren, Honolulu (2019) emanaldia etorri zen, eta orain Ametsen urtebetetzea (2020) musikala, DVDan kaleratutako izen bereko animazio filmean oinarrituta.

Bestalde, 2020aren amaieran Esna zaitez disko berria ere aurkeztu dute. 


Euskadi, auzolana