• Facebook
  • Twitter

2112 Produkzioak

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • 2112 Produkzioak

Bi aktore gazteen arteko errespetu eta mirespenetik sortzen da “21:12 PRODUKZIOAK”. Elkarrekin sortu, ikasi eta lan egiteko desiraz. Arnedo eta Sagarzazu Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean ezagutu ziren 2002 urtean. Eszena bat partekatu zuten orduan, eta ia konturatu gabe sortu zuten elkarren arteko lotura.

Ordu ez geroztik, zenbait obra partekatu dituzte; Teresa Calo-k zuzendutako “Zertan ari gara?” edota Garci Losadaren “Dublindarrak”.

2018. urtean euren mikroantzergigintza sortzea erabakitzen dute. Paco Sagarzazuren laguntzarekin Chejov-en testuetan oinarritutako “Lo Contrario al Aplauso” estreinatzen dute.

Ondoren, Madrilen ospaturiko “Micro Teatro de Isla Azul” lehiaketan, Ikuslearen saria eta Gizonezko Antzezpen Onenaren sariak lortzen dituzte “Visita Guiada”

antzezlanarekin.

¿Urte beran, “TIC-TAC” film laburra aurkezten dute. Dagoeneko Nazioarteko jaialdi ezberdinetan onarpen zabala izan duena.

“SEKRETU POLITA” da gure antzezleek helburu bereziarekin sortu duten azken antzezlana.

Euskadi, auzolana