• Facebook
  • Twitter

Myriam Perez Cazabon

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Myriam Perez Cazabon
  • Myriam Perez Cazabon

Sorkuntzan lehen urratsak diziplina desberdinetako artistekin elkarlanean ematen ditu, 2004 urteaz geroztik uztartuz bere ibilbidea koreografo, dantzari eta pedagoga moduan. Besteak beste, TENTATIVA (2006) eta EJERCICONÚMERO2 (2007) piezak sortzen ditu, Maite Arroitajauregi musikariarekin eta Victor Iriarte ikus-entzunezko artistarekin batera. Baita PERMANET VACATIONS. BERTSIOA (2007) Larraitz Torres disziplina anitzeko artistarekin batera. Bide beretik, hainbat proiektu eta konpainiekin elkarlanean aritzen da, hala nola, HIKA antzerki taldearekin eta AI DO PROJECT dantza konpainiarekin.

2016 urtean, norbere hizkuntza koreografikoan sakontzeko beharrak bultzatuta eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin eta Dantzagunearen (Gipuzkoako Diputazioa) eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanari esker, konpainia bezela bere proiektu perstonalari ekiten dio.

Disziplina artistiko desberdinekiko interesa mantenduz, dantzaren birtuosismotik haratago, keinu txikien ezkutuko handitasuna eta mugimendu delikatuen sendotasuna bezalako ezaugarriak azpimarratzen ditu bere lanetan. Mugimendua pertsonaren izatearen egoera desberdinen filtro bihurtuta, emozioen zirrikituen islada bezela ulertzen du dantza, bere koreografiak poetikotasun guztiz pertsonal batez jantziz.

Ibilbide honetan, HUTSUNEA (2017) eta NERE AZALEAN ARROTZ (2017) pieza laburrak eta MUTU (2018) pieza luzea estrenatu ditu.

 


Euskadi, auzolana