• Facebook
  • Twitter

Benetan be

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Benetan be

ZUBI deialdiak emandako bultzadak posible egin du proiektu hau martxan jartzea eta hainbat profesionalen aholkularitza, sostengu eta laguntza beroak edukitzea. Gehien bat emakumezkoez osatutako lan taldea sortu dugu, eskarmentu handiko profesionalak, abiatzen ari diren sortzaileekin bateratuz.

Benetan Be, Inondik Inora antzerki lana sortzeko ekimena da Euskal Herriko konpainia ezberdinetan ibiltzen diren profesionalak elkartu dira lehenengo proiektu honen inguruan (Artedrama, Axut, CíaTornado, Plataforma Tirante, OhMyGod!, MetroKoadroka, Dejabu...). Bakoitzak bere lenguaia, esperientzia, ikuspuntua, arima ekartzen diolarik proiektuari. Osatu dugun lan taldea profesionala, anitza, eskuzabala da. Eta batez ere, desobedientea.

- Ostabere sartuko zara proiektu bat aurrera ateratzen ezerezetik? Ostabere hasiko zara jendea
enrolatzen bidaia ezjakin baterako? Ostabere, 40 urte bete behar dituzu laster eta? Benetan?
Benetan be...
- Gogoan daukat, buruan, gorputzean, zainetan...
- Benetan?
- Benetan be...

“Batzuek ez dute sekula espabilatzen”, Agatha, Lapur Minak (CíaTornado)


Euskadi, auzolana