• Facebook
  • Twitter

Sra Polaroiska

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Sra Polaroiska

Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek osatzen dute Sra Polaroiska. Haien lanaren ardatzak zinema esperimentala, ekintza-artea, sorkuntza eszenikoa eta koreografia dira. 2017an, Gure Artea saria irabazi zuten euren sortze-jardueragatik. Gainera, urte hauetan zehar, beste zenbait sari jaso dituzte, hala nola Injuve saria,  lehen Ertibil saria eta Madrilgo Koreografia Lehiaketako lehen saria.

Arte-zentro eta nazioarteko jaialdi askotan erakutsi dituzte euren pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Hona hemen haietako batzuk: Artium Museoa, Reina Sofía museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival de Cinémas Différents, Casa Encendida eta Bilbao Arte Fundazioa.

Azken bi urteetan, Andrekale instalazio-filma egin dute Komanditario Berriak programaren baitan. Fundation de France fundazioak, Artehaziak eta Donostiako Tabakalerak produzitu dute. Gainera, Lur Away pieza eszenikoa ere egin dute, eta, besteak, beste, Azkuna Zentroan, El Mercat de Les Flors antzokian, Tabakaleran, Sevillako Mes de danza jaialdian eta Oloteko Sismógraf jaialdian aurkeztu dute.


Euskadi, auzolana