MDV danza Mikel del Valle euskal dantzari eta koreografoak zuzendutako konpainia da. Mikel del Valle Espainiako dantza-gune guztietan izan da, lehen dantzari, eta ondoren koreografo.
Hasieran, dantza klasikoa hasi zen ikasten, baina, gero, dantza garaikidera jo zuen; horri esker, dantzari moldakorra da gaur egun.
Koreografo handiekin egin du lan, hala nola Ruben Olmo, Ramon Oller, Lucia Lacarra, Blanca Li eta Johan Inguer-ekin.
Koreografo gisa, pieza hauek dira nabarmentzekoak: “Tute contra Verdi”, Edinburgheko Fringe jaialdirako, eta “Quédate mis tetas y devuélveme mi dignidad”. Lehen ballet garaikide gisa, honako hauek aipatu behar dira: “Un vasco en Sevilla”, Arriaga Antzokiak produzitua, eta “Fundiendo el Hierro” kaleko pieza.
Sariak: