• Facebook
  • Twitter

La Pulga Eta Bere Lagunak

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • La Pulga Eta Bere Lagunak

La Pulga y Compañía, edo La Pulga eta Lagunak, Askoa Etxebarrieta Lasheras “La Pulga”k sortu zuen, hainbat artista eta musikarirekin ikasten eta lanean luze ibili eta gero. Orduan, bere konpainia edo taldea sortzea erabaki zuen, flamenkoaren funtsa erakutsi nahian. Horretarako, konpainiak tablao-egitura erabiltzen du. Taldeko kide guztiek, musikariek zein dantzariak, tablao flamenko askotan jardun dute, baita tablao-moldeko ikuskizunetan ere, hainbat lekutan: kultur-etxeetan, herritako jaietan, etab. Eta, hain zuzen, La Pulga eta Lagunak konpainiarekin, Gasteizen (Lakua zentro zibikoan, adinekoentzako zentro soziokulturaletan, etab.), Bilbon (Hacería aretoan, etab.), Donostian, Iruña Okan, Arrasaten, Zuhatzun Kuartangon, Zanbranan, Tolosan, Zarautzen, Zumaian eta abarretan, baina beste ikuskizun batekin.

La Pulga eta Lagunak / La Pulga y Compañía:

Gitarra / Guitarra - Aitor Escobar.

Ahotsa / Cante - Angel Lopez de Toro eta Leo Triviño.

Perkusioa / Percusión - Jose Gil Carretero “Giliyo”.

Dantza / Baile - Askoa Etxebarrieta Lasheras “La Pulga”.


Euskadi, auzolana