• Facebook
  • Twitter

La Intrusa

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • La Intrusa

LA INTRUSA arte-sorkuntza garaikideko konpainia da, Virginia Garcia eta Damian Muñoz sortzaile eta arte-zuzendariek 1996an sortua.

Proiektu eszeniko eta ikus-entzunezkoak sortu, zuzendu eta ekoizten dituzte.

Hemengo zein nazioarteko hainbat diziplinatako artistekin jarduten dute elkarlanean.

Hemengo eta nazioarteko antzoki eta jaialdietan aurkeztu dituzten euren lanak; honako hauetan, besteak beste: New Yorkeko Downtown Dance Festival jaialdian; Mexikoko Festivales Internacionales de la Red Norte, Noroeste y Centro Occidente jaialdietan; Brasilgo Festival Viva Dança jaialdian; Bartzelonako GREC Nazioarteko Jaialdian; Madrid en Danza Nazioarteko Jaialdian; eta Bartzelonako Mercat de les Flors antzokian.

Enkarguzko sortze-lanak egiten dituzte hemengo eta nazioarteko konpainientzat, hala nola Carte Blanche, Norvegiako Dantza Garaikideko Konpainia Nazionala, Mexikoko Delfos Danza, Brasilgo Aretha Maciel eta Euskadiko Kukai Dantza konpainientzat.

Zuzendari ezagunek zuzendutako antzezlanetan hartzen dute parte, mugimendu-aholkulari gisa.

Ikastaroak eta workshopak ematen dituzte koreografia-eskola eta -zentro ospetsuetan.

Sari ugari jaso dituzte sortze-lan eszenikoengatik zein ikus-entzunezkoengatik.


Euskadi, auzolana