• Facebook
  • Twitter

Haatik Dantza Konpainia

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Haatik Dantza Konpainia
    Gorka Bravo
  • Haatik Dantza Konpainia
    Gorka Bravo
  • Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Dantza konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

2012. urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zear. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen. Ordu ezkero, Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntza ezberdinak aurrera eramanez.

2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak ere sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta hauek Bilboko Kalealdia, Valladolideko Tac Jaialdian, Dantza Hirian, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako Nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da.


Euskadi, auzolana