El lagarto baila 2013an sortutako konpainia gazte bat da, pedagogia eta koreografiaren arteko loturak ikertzeko asmoarekin jaio zena. Haren zuzendaria den Leire Amonarriz-ek, “Pedagogia de la danza” –n lizentziaturiko dantzari profesionala izanik, bi arlo horiek gerturatzeko beharraren ondorioz sortua.
Artea eta kultura pertsonen garapen integralaren funtsezko osagaiak diren ideiatik abiatuta, dantza eta arteak dituzten heziketa ezaugarrietan oinarritzen du bere ikerketa koreografikoa El lagarto baila-k. Disziplinartekotasuna, hala nola dantza, arte plastiko eta musikaren arteko loturak, bereziki interesatzen zaio konpainia gazte honi.
El lagarto baila ez da konpainia bat soilik, baizik eta dantzaren heziketa-osagaiak garrantzitsutzat jotzen dituen proiektu koreografiko-pedagogikoa, dantzaren balio estetiko, kultural eta emozionalak lehentasunean jartzen dituena.