• Facebook
  • Twitter

Doos Colectivo / Eva Guerrero

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Doos Colectivo / Eva Guerrero
  • Doos Colectivo / Eva Guerrero

Gorputza du, beti, bere lanaren oinarriaren abiapuntu. Material oso fisikoekin egiten du lan, hau da, erresistentzia, manipulazioa, agarres, arriskua, naturaltasuna, ez-aktuazioa, pertsona eta pertsonaiaren arteko muga, keinua, egunerokotasuneko ekintzak, base enraizada, gorputz itsusiak...testua erabiltzen du bai eszenan eta baita koreografiak sortzeko tresna gisa, inprobisazioaz gain.

2005ean hasi zen lan eszenikoak sortzen, baina artistikoki heldu ahala, beste esparru batzuk jorratzen hasten da: bideo-dantza, performancea, instalazioa eta narrazioa, "Destrucción mutua asegurada" liburua argitaratuz 2015ean.

Bideo-sormen lehiaketa ezberdinetan epaile lanak burutu ditu, hainbat kolektibo artistikoetako sustatzailea izandakoa (PlataformaTirante, Los Man Ones, DOOS Colectivo), beti ere bere jarduera artistikoa kudeaketa eta produkzio lanekin uztartuz; auto-kudeatutako "Lutxana" espazioan parte hartutako 8 urteak eta "Noviembre Kulturala" jaialdia antolatzen emandako beste 5 urteak, adibidez.

Dirulaguntza ezberdinak jaso ditu (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bilboko Udala...) egoitza artistikoak ( Leioako Kultur Aretoa, Le Glob Theatre Burdeos, Muelle 3 Espacio deCreación, La Fundición Aretoa, Museo Artium..), “Regardscroisés-miradas cruzadas-Begirada Gurutzatuak” Biarritz-Bilbao-Burdeos-Limoges) edo “Sortutakoak8” (Gipuzkoako Dantzagunea) deialdietan hautatua.

Bere lanak ikusgai egon dira bai nazio mailan zein maila internazioalean (Euskal Herria, Cataluña, Cuenca, Londres, Brasil, Egipto,Philadelphia...).Gaur egun Jemima Cano-rekin batera DOOSColectivo-aren parte da.


Euskadi, auzolana