• Facebook
  • Twitter

Carla Fernández (La Mica)

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Carla Fernández (La Mica)

Carla Fernández (Mexiko 1978)

Haren jarduera eta sormen artistikoa zuzeneko eta ikusizko arteen artean mugitu eta hedatzen da, pertzepzio-hizkuntza berri baten bila. Ikuskizun baterako gonbidapena baino gehiago, esperientzia partekatu bat lotu nahi du.

Artearen formak eta formatuak berritu egiten ditu, horietan bere ikuspegia islatzeko. Gorputza eta pentsamendua, mugimenduan daudela, gizakia eta haren arima ezagutzeko eta haiekin kontaktuan egoteko esparruak dira, partekatu beharrekoak.

Adierazpen performatiboek, soinu-arteak, arte plastikoak, ikus-entzunezko hizkuntzak eta kultura zinematografikoak zeharkatzen dute haren lana. Gorputza sortze-tresna gisa ikertzea eta erabiltzea sustatzen du, askotariko kontzeptu eta gaiak bat-batean sartzen diren transmisio-esparruen bidez; haietan, pertsona bakoitzak mugitzeko, sortzeko eta dantzatzeko bere zioak aurkitzen ditu.

Haren lanik berrienen artean, hauek aipa daitezke: “Bárbara, humana con cola” proiektua (2010, Euskadin),  “Frente al espejo” (sortze-dokumentala), “GU-Nosotros los Héroes” (zientzia-fikzioko bigarren emanaldia) eta “En lo Salvaje del cuerpo la Danza” (Tailerra/Laborategia). Azken urteetan, Euskadi osoan erakutsi du bere lana: Bilboko BAD jaialdian, Gasteizko ARTIUM Arte Garaikideko Museoan, Azkuna Zentroan, Guggenheim Bilbao Museoan eta tokiko agertokietan.


Euskadi, auzolana