• Facebook
  • Twitter

Argia Dantza Taldea

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Argia Dantza Taldea
  • Argia Dantza Taldea

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean sortu zen ARGIA taldea. Orduz geroztik, Euskal Herrian folklore-jardueraren ezinbesteko erreferentzia izan da hogeita bost urte baino gehiagotan.

Bere sorreratik J.A. Urbeltzek zuzendu du, hirurehun dantza eta bostehun doinu tradizional baino gehiagorekin lan eginez Euskal Herrian, Europan eta Ameriketan eskainitako kontzertu ugaritan.

1988an, neurri handiko produkzioa lantzen zuen garaia ireki zen. Bertan, mugako bi aldeetako bederatzi dantza-talderekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, ZORTZIKO izeneko ikuskizuna gauzatu zen. Confolens-eko (Frantzia) Nazioarteko Jaialdian estreinatu ondoren Euskal Herri osoan eskaini zuten. Emanaldi horien artean, Donostiako Musika Hamabostaldiaren berrogeita hamargarren urtemuga zela-eta bertan eskainitakoa azpimarratuko genuke.

MURISKA izeneko baletaren estreinaldiaren ondoren, Zortziko ikuskizunak eboluzio bat izan zuen, balet hori eta beste hainbat dantza gehituz. Ikuskizun berri honi ALAKIKETAN izena eman zitzaion.

1988an estreinatu zenetik eta bi izen horiekin 70 emanaldi baino gehiago egin zituzten Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo, 1994an Parisera heldu zen arte. Emanaldi horien artean ondoko hauek azpimarratuko genituzke: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia,  Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Erriberriko Gaztelua (Festivales de Navarra – Nafarroako Jaialdiak), Miarritzeko Gare du Midi Antzokia, Madrilgo Kongresuen Jauregia, Parisko Champs Elysée Antzokia, eta Iruñea,  Baiona, Garazi, Maule eta abar luzea.

1997ko ekainean Bilboko Arriaga Antzokian KONDHARIAN ikuskizuna estreinatu zen, eta ondoren, Donostiako Victoria Eugenia (Musika Hamabostaldiaren barne berriz ere), Gare du Midi (Maitaldia – Le temp d’aimer jaialdietan), Gasteizko Principal eta Iruñeko Gayarre antzokietan eskaini zen.

2002ko irailean PAS DE BASQUE ikuskizuna Miarritzeko Gare du Midin eta Maitaldia jaialdiaren barne estreinatu zen.

2008ko otsailean, Bilboko Arriaga antzokian, AXERI BODA ikuskizuna estreinatzen da.

2009ko azaroan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, AXURI BELTZA  ikuskizuna estreinatzen da.  Eaurtako neska dantza birsortu zuela J.A. Urbeltzek duela 40 urte eta horren oroimenez ikuskizun hau prestatzen da.MARTA SEBASTYEN eta FERENC NOVA hungariarrak izan zirelarik.

2011ko urrian, AUNITZ URTEZ izeneko ikuskizuna Bilboko Arriaga antzokian estreinatzen da.

2012ko abenduan, BESTA BERRI ikuskizuna Bilbo-Arriaga antzokian estreinatzen da eta gaur egun arte plazaratzen jarraitzen du, besteak beste, Victoria Eugenia antzokian, Principal- Vitoria Gasteizen, Bastero, Baluarte Iruña eta abar….

Talde honen eta bere proiektuen kalitatea zela-eta, 1988an Alicia Alonso Kubako Balet Nazionaleko Zuzendariak, “Giselle” izenekoaren urtemugan, Habana Hiriko Dantza Nazioarteko Jaialdira gonbidatu zituen bereziki.

1998an, Hanburgoko Alfred Toepfer Fundazioaren Arte Herrikoiaren Europako Saria jaso zuen. Saria ofizialki udazkenean, Gipuzkoako Foru Aldundian jaso zen.

Jarduera nagusi honekin batera eta IKERFOLK elkartearen barne, dantzaren hedapena, jantzi, musika (Udazkenean Folk jaialdia), artikulu, disko eta liburuen argitalpena,  hitzaldi eta ikastaroen antolaketa, eta abar lantzen dira. Horrenbestez lan honi esker, laurogei euskal dantza talde baino gehiagok, kultur ondare berezi hau osatzen duten alderdi guztien inguruko prestakuntza eta informazioa jaso dute.


Euskadi, auzolana