• Facebook
  • Twitter

Zanguango Teatro

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Zanguango Teatro

ZANGUANGO TEATRO 1993an sortu zen, eta, ordutik hona, kaleko zein aretoko ikuskizunak produzitu ditu. Haren lanetan, sorkuntza kolektiboko teknikak, lan fisikoa, mugimendua, espazioaren ikuskera eta erritmoa dira ekintza dramatikoaren ardatzak. Aktorearen lana eta talde-lana dira haren jardueraren oinarriak, artifizio eta trikimailuak albo batera utzita.

Giza portaeraren alderdi guztiak jorratzen ditu bere lanetan, eta eguneroko egoeren ikuspegi magikoa, harrigarria eta dibertigarria nabarmendu nahi du, betiere umore garratza, konprometitua, kritikoa eta orijinala erabiliz.

Antzerki-hizkuntza lortu du ikuskizunetan, gauzak egiteko modu berezi bat, eta, emanaldi bakoitzean, publikoaren, kritikaren eta arloko profesionalen aintzatespena apur bat handitu da.

Webgunea


Euskadi, auzolana