• Facebook
  • Twitter

Pantzart

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Pantzart

PANTZART batez ere umeen arloan antzerki ekintzak garatzen dituen konpainia da. 2012an sortu zen arte eszenikoak jorratzeko egitasmoarekin. Arte plastikoak, txotxongiloak, musika eta literatura idazten duten autore bizidunekin maila berean lankidetzan aritzea du helburu.
Orain arte PANTZARTek adin ezberditetarako haurrentzako hiru ikuskizunez berdin egin/prestatu ditu. Hirurak Juan KruzIgerabide eta Mariasun Landaren testuetan oinarrituak izan dira. Bihar Txotxongilo Taldearekin ere lan egiten du eta beste artistekin kolaboratzeko gogoa eta asmoa du etorkizunean.

Euskal kulturan, inauteriaren pertsonaia da PANTZART. Herriko jaiak, bufoiak eta “boboak”, erraldoiak, ipotxak eta munstroak, estilo eta ezaugarri diferentetako pailazoak; hau da, inauterietako kultura komikoa eta herri-barrea gure lanaren inspirazioaren etengabeko iturria dira.
PANTZART Konpainiaren partaideak hauexek dira: Elena Bezanilla, Santiago Ortega, Ainhoa Pineda, Lamine Diawara eta Arantza Flores. Danok sari ugari jaso dituzte. Santiago Ortegak Haur Kabareta izeneko obrarengatik 2008eko Max Saria, 2010ean Café Bilbao saria, eta abar luze bat irabazi zituen. Ainhoa Pinedak, Agerre konpainiarekin 2007, 2008 eta 2010eko Max saria ere jaso zituen.

Elena Bezanilla Nazioarteko zein nazio mailako konpainia eta proiektuetan zuzendari, pedagogo eta eszenografo da Pantzarteko zuzendari artistikoa: Bread and Puppet (USA), Dream Community (Taiwan), Central Saint Martins (Londres, Sevilla), Endanza Aretoa (Sevilla), CAT (Sevilla), La Nave del Pasaje (Sevilla), Pikor Teatro (Maeztu, Araba), Agerre (Donostia), Trikipunk (Donostia), etab.

Webgunea


Euskadi, auzolana