• Facebook
  • Twitter

Macarena Recuerda Sheperd

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Macarena Recuerda Sheperd

Artista bisuala eta dantzaria. La Sauna International arte-proiektuko kidea. Zenbait lankidetza-proiektutan aritu da, Txalo Toloza, Amalia Fernandez, Amanda Pola eta Vicente Arlandis artistekin. Nekez etiketatu daitezkeen sortzaile berrien Colectivo Estraperlo plataformako sortzailea eta kidea da.

Hona hemen haren piezak:

  • 2010: “That's the story of my life”, zuzenean egindako filma. MiCarteraPatrocinaren produkzio bat, ConCaren laguntzarekin. Bilbao Artek, Teatre Lliurek eta Antic Teatrek ere lagundu dute. Pieza hori Espainiako Estatuan eta Portugalen erakutsi du.
  • 2012: “Greenwich Art Show”, zuzenean egindako dokumentala. MiCarteraPatrocinaren, Neo jaialdiaren, CAETen eta Antic Teatreren produkzioa.
  • 2012: “Greenwich Art Show - The Installation”. Bilboko Alondegiko Atrioa beka.
  • 2013: “Whose are those eyes?”. Sit specif eta hiriko esku-hartzea, 2o13n Fira de Tarregan, Escena Poble Nou-n eta Bad-en estreinatu zena. Fira de Tarregako Laboratorio Beka jaso du, baita Escena Poble Nouk eta Antic Teatrek batera eskaintzen duten egonaldia, eta Bilbao Eszenaren egonaldia ere.
  • 2015: "El Experimento Ganzfeld". HPC consonni (Bilbo).
  • 2016: "Collage y Acción" ikerketa-laborategia. Belaunaldi arteko laborategi bat da, dibertitzeko zein arte-ikerketarako espazio komun bat sortu nahi duena.
  • “Encuentros Collage” jardunaldiak, arterako espazio bat, collageak zineman, literaturan, musikan, artean eta ekintzan duen garrantziaz hausnartzeko. Espazio eta denbora komunean ezagutzeko, trukatzeko eta ugaritzeko topaketa bat.

Webgunea


Euskadi, auzolana