• Facebook
  • Twitter

En2do Teatro

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • En2do Teatro

en2do! Mus partida batean egin daiteken aposturik txikiena da eta antzerki konpainia bat, txikia baita ere. Apostu bat ere baden konpainia bat.

en2do! 2016an jaio da baina bere sortzaileek, Eneko Olasagastik eta Amagoia Lauzirikak ibilbide luzea daukate herri honetako eskenategietan barrena.

en2do! Erdian utzitako partida bat berhartzea bezalakoa da. Edo, hobeto esanda, partida berri bat hastea. Eta sinismen osoa badin badugu gure kartetan hobe da en2do! batekin hastea. Dauzkagun kartak onak edo txarrak diren partidak aurrera egin ahala jakingo dugu. Eta beti egongo da hordago bat botatzeko denbora.

en2do! Jaio da egun batean tapete berde baten aurrean ikusi genuelako gure burua. Bizitzak kartak nahastu eta banatzen ditu. “Txikia” eta “pareak” dauzkagu. “KITTO, nik utziko dut” Amagoia Lauzirikak antzesten duen bakarrizketa da eta “Pim Pam Fuera!” lau emakume antzeslerentzat Carlos Zabalak idatzi eta zuzendu duen komedia dramatikoa. Musa moztu eta partida hasi da, espero gabea izateagatik ez da, ordea, desiatu gabea. Karta hoiek dira jokatzera eta en2do! Esatera butzatu gaituztenak. 


Euskadi, auzolana