• Facebook
  • Twitter

Dxusturi teatroa

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Dxusturi teatroa

Dxusturi teatroa gure antzinako amets bat da. Busturialdean antzerkia sustatu eta gauzatu nahi duen proiektua.Busturialdetik mundu zabalera irekia. Lurralde eder honetan, antzerki profesionala gauzatu, antzerki amateurra bultzatu eta antzerki irakaskuntza hedatzeko ahalegina da Dxusturi teatroa.

Antzerkia euskaraz egin nahi dugu. Eta euskaratik sortzen den antzerkia taularatu. Antzerkia bere sinpletasun unibertsal horretan ikertu nahi dugu. Gertutik ukitzen gaituzten istorioak islatu nahi ditugu, kezkatzen gaituzten gaiak jorratu, maite ditugun arloetan sakondu... Antzerkiaren bidez nor eta zer garen kontatu eta deskubritu nahi dugu.


Euskadi, auzolana