• Facebook
  • Twitter

Xake Produkzioak

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Xake Produkzioak

Kepa Errastik eta Xabier Ormazabalek XAKE Produkzioak sortzen dute 2015ean, produkziorako diru laguntza bat eskatzeko xedearekin. Eusko Jaurlaritzako diru laguntza honi esker, Mami Lebrun antzezlana estreinatzen dute 2016ko Maiatzaren 6an, Tolosako Topic Aretoan.

Ordutik 23 emanalditik gora egin dituzte eta hurrengo produkzioa prestatzen ari dira gaur egun. Istorio berriak sortzeko gogoarekin, sormen prozesuari bere biziko garrantzia ematen diote parte hartzaile guztien parte hartzea bultzatuz eta iritzi trukaketa eginez ahalik eta antzezlan oparoena izan dadin.

Facebook orria


Euskadi, auzolana