• Facebook
  • Twitter

Mugmus Laborategia

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Mugmus Laborategia

MugMus Laborategia 2015ean sortu zen arte-bizien eremuan sormen lanak garatu eta jendarteratzeko asmoarekin, baita sortze prozesua bera gizartearekin partekatu eta bestelako mediazio zein ekintza pedagogikoak burutzeko intentzioarekin ere. Hastapenetik DSS2016-ren “Mugalariak 2.0” (2015), Baratza aretoaren “sorkuntza egonaldiak” (2015), Dantza Hiriaren “Aterpea” (2016) zein BAD Bilbaoren “artistak erresidentzian” (2016) deialdien onuradun izan da. Hauei guztiei esker “ESKU HARRIAK: Oteizaren (h)aria” diziplinarteko lana osatu du dantza garaikidearekin batera, zuzeneko musika, eskultura, hitza (bertso bakan eta textu laburrak) eta beste osagai artistiko batzuk uztartuz. Lan hau antzokirako (55 min) zein kalerako egokitzapenean (25 min) ondu da, azken honetan, aldioro ezberdina den bertsolari baten parte hartzea dagoelarik.

 


Euskadi, auzolana