Antton Bastero txotxongilolariak, frutaekin kamioia bere aurretik pasatzerakoan, bere izkutaketik (Antzezkizuna Ginol Taldea (1980) -ren teatrino barrutik) ateratzea erabakitzen du 2006. urtean. Pentsatu gabe buruan kasko bat jartzen du, Interneten bidez garbiketarako gurditxo bat eskatzen du eta bere lehen mupettak-muntaia sortzen du: “Birusak erasoan!!!” (¡¡¡Los virus atacan!!!), eta holan Toni La Sal pertsonaia bihurtzen da. Gero beste batzuk, “La Famiglia Toronbole” besteak beste.