• Facebook
  • Twitter

Dejabu Panpin Laborategia

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Dejabu Panpin Laborategia

DEJABU PANPIN LABORATEGIA antzerki gestuala eta txotxongiloak uztartzen dituen euskal konpainia saritua da. Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren Alkala dira konpainiako kideak.

2001.ean konpainia sortu zutenetik bilakaera estetiko nabarmena izan du taldeak. Eszenaratze minimalista,   irudi eta mugimendu zainduak eta gure historia hurbilean oinarritutako narratibak dira euren lanaren ezaugarriak. Eurena errealitatea poetikoki azaltzen duen antzerkia da, emozio handikoa. Umorea eta tragediaren arteko muga delikatuan mugitzen dira beti eta memoria kolektiboari erreferentzia egiten diote maiz.

Kritikaren eta ikusleen harrera beroa jaso dituzte euren lanek azken urteotan. Sari ugari ere eskuratu dituzte. Gizona ez da txoria (2009) lanak Pragako World Puppet Festivalen zuzendaritza onenaren saria jaso zuen, Bilboko ACT jaialdian ikuskizun onenarena eta Serbiako Subotica Festivalen antzezle onenarena. Errautsak (2010), Gure bide galduak (2011) eta Arrastoak (2015) antzezlanek Donostia Antzerki Saria eskuratu dituzte. 

Konpainiaren hainbat antzezlan argitaratu dira. Errautsak eta Gure bide galduak Artezblai argitaletxean eta Habiak nobela grafikoa, Txalaparta argitaletxean. Azken lan honek Euskadi Saria eskuratu zuen 2015ean.


Euskadi, auzolana