• Facebook
  • Twitter

Verdini Dantza Taldea

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Verdini Dantza Taldea

Verdini Dantza Taldea proiektua 1992an sortu zen. Isabel Verdini dantzari eta koreografoak sortu zuen, dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan fisiko eta artistikoa egiteko asmoarekin. 2000n, Verdini Dantza Taldea lehen aldiz igo zen agertoki batera, Kursaaleko entzunaretoan ikuskizun bat egiteko. Harrezkero, Verdinik obra hauek estreinatu ditu: Gure indarra (2000), Nahi nuena (2002), Bihotzetik (2004), Bihotzetik II (2006), Ilunpetik (2006), Argira (2007), Dantzaria naiz (2010), Zu zeu (2013), Verdini Metodoa (2014), Gaitasunaren iraultza (2016) eta Gernika ilunetik argi (2017).

Konpainiak bere produkzioak egin ditu, eta, tarteka, tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat ikuskizunetan parte hartu izan du. Egiten ari den lanagatik, ONCEren Elkartasun Saria jaso zuen 2006an, eta Donostiako Hiritar Merituaren Domina 2008an. 2013an, Verdini Dantza Taldeak hogeigarren urteurrena ospatu zuen gala berezi batekin, Victoria Eugenia Antzokian, eta arrakasta handia lortu zuen.

Urte hartatik aurrera, desgaitasunaren eta euskararen nazioarteko egunak batera ospatzeko ekitaldi bat sustatzen du, bi egunak abenduaren 3an ospatzen baitira. 2014an, Verdini saria sortu zuen, kulturaren arloan euskararen eta desgaitasunaren alde lan egiten duten pertsonen lana eta konpromisoa aintzat hartzeko.


Euskadi, auzolana