• Facebook
  • Twitter

Blanca Arrieta

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Blanca Arrieta

Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria da, eta sorkuntza-lan garaikide askotan parte hartu du. Beste hizkuntza eta jardunbide artistiko batzuekiko jakingura handia du, eta hori haren sortze-lanetan islatzen da; izan ere, gorputza, haren lanaren oinarrizko ardatza, beste konposizio-elementu batzuekin solastatu eta uztartzen da.

Haren lanak ikerketa zorrotz baten emaitza dira; haietan, eszena- zein antzezpen-denboraren pertzepzioarekin jolasten da, espazioa tentsioz eta sotiltasunez betez. Gorputzean bertan sortzen den hizkuntza pertsonal batean sakontzen du, haren mugak zalantzan jarriz.

Beste sortze-lan batzuetan jarduten du, kolaboratzaile, zuzendarikide, aholkulari eta parte-hartzaile. Hizkuntza eszenikotzat hartzen du dantza, horregatik interesatzen zaizkio gorputza ardatz duten prozesuak eta lanak, gauzak ikusteko modu pertsonala eta planetamendu arriskutsuak.

Lanak: “Despacio” (2016); "Sujetos" (2015); ”Argh!” (2014); “Frágil“ (2008-10) —La Fundición (Bilbo) eta L'Agora de la Danse (Montreal) aretoek sustatutako proiektua, Montréal Danse (Kanada) konpainiak koproduzitua—; “Chalada” (2009); “En la ciudad de los ángeles” (2008); “Rest” (2007) —Mercat de Les Flors antzokiak (Bartzelona) koproduzitua—; “Muda” (2007); “Memoria” (2005); “Efecto mariposa” (2005); “3.600” (2004); “Zero” (2002); eta “Vértigo” (2000).

Webgunea


Euskadi, auzolana