• Facebook
  • Twitter

Dikothomia Konpania

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Dikothomia Konpania
  • Dikothomia Konpania

Carampako Zirku Eskolan ezagutu genuen elkar (2004-2006ko promozioa). Han, harreman laburra bezain aberatsa sortu zen eskuz eskuko bikote gisa. Hala ere, bakoitzak hartutako bideak urrunduz joan ziren eta Endika, malabarak eta mugimenduan espezializatu zen eta Barbara ostera, akrobazia eta bertikaletan.

Handik urte bira zirko artista gisa bat egin genuen Zarzuela Antzokiko “El rey que rabio” (R. Chapi) produkzioan.  Nahiz eta genero klasikoa izan, antzezlan iraultzailea izan zen. Luis Olmos zuzendariak Michelle Man koreografoaren laguntzarekin, aparteko zirku – unibertso lirikoa sortu zuen. Hementxe berpiztu zen gu bion arteko elkarlanerako gogoa.

Beranduago, bakarka aritu ginen denboraldi batean ikerketa lanetan eta bi pieza labur sortu genuen (Endikak “22:55” eta Barbarak “Shade”)  eta ondoren Dikothomia Konpainia sortzea erabaki genuen.

Geure burua “zirkua hizkuntza gisa “definitzen dugu eta zirku teknikak duten garrantzia ahaztu gabe, azken hauek tresnatzat hartzen ditugu gureak diren zein alegiazko emozio eta bizipenezh itz egiteko.

Laburbilduz, Dikothomia konpainia, zirkuko dena adierazteko eta helarazteko beharrak sortu zuen.


Euskadi, auzolana