La Dinámika antzerki-konpainia bere proiektu propioen eta bere zuzendari Eguzki Zubiaren proiektuen fusioaren emaitza da. Zaila da biak bereiztea, bata joaten den lekura bestea ere badoa, bi dira eta bat dira, antzerkiaren gauzak!
La Dinámika konpainiak bere hizkuntza bilatu nahi du proposamen guztietan; antzerkia, dantza eta plastika eszenikoa uztartzen ditu, bereizgarri gisa umorea indartuta.
Eszena garaikidean beste formula eta ikuspegi batzuk dituzten artista eta profesionalekin lan egin nahi dugu. Dantza, hizkuntza fisikoa, plastika ahaltsua eta soinu-giro fina erabiliz, irribarre zabalak lortu nahi ditugu, eta ikusleekin erdi jolasa eta erdi komunikazioa diren zubiak eraiki.
Antzerkiaren arloan, profesionaltasunak eta jakingurak antzezpenaren esparru eta formatu guztiak ikertzera bultzatzen dute ezinbestean. Antzerkia, telebista, zinema, publizitatea, koreografia, sorkuntza, zuzendaritza, kantua, dantza… betiere, gure lanbiderako beharrezkoak diren esparruetan etengabe prestatzen jarraitu behar dugula kontuan hartuta.
Ikuskizuna da mugitzen gaituen pasioa. Gure lanbideko tresnak erabiliz ikusleak entretenitzea eta dibertitzea da helburua.