• Facebook
  • Twitter

Taun Taun Teatroa

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Taun Taun Teatroa

Taun Taun teatroa Bergaran (Gipuzkoan) sortu zen 1987. urtean, helduen munduan txotxongilo-jarduera aurrera eraman eta txotxongiloekin esperimentatzeko helburuarekin.

Hasiera batean helduentzako txotxongilo-ikuskizunak sortu zituzten eta, gerora, ikuskizunak sortzeaz gain, ikusleak kontzientziatu nahi izan zituzten beste sormen-unibertso batzuk ere badaudela ikusarazita. Ideia hori zela eta, bi urtean behin, BERGARAn HELDUENTZAKO TXOTXONGILOEN NAZIOARTEKO MOSTRA antolatzeko konpromisoa hartu zuen taldeak.

Urteetan zehar TAUN TAUN teatroa inspirazio- eta esperimentazio-laborategia izan da Bergarako hainbat artista ezagunentzat. Esterako, Asier Altuna zine-zuzendariak eta Manu Muniategiandikoetxea pintore eta eskultoreak hainbat ideia garatu zituzten taldearen lana kontuan hartuta. Asier Altunak zuzendu zuen bigarren film laburrean TAUN TAUNen panpinak azaltzen dira eta KON-ARTE ikuskizuna inspirazio-iturri izan zen Manu Muniategiandikoetxeak Iruñako arte-galeria ezagun batean egin zuen erakusketarako

TAUN TAUNen, halaber, titiritero ospetsuek hasi zuten euren ibilbide profesionala. Ignacio Azkargortak (Txo titelles) eta Iñaki Matak ("Barreras") sormen-lan pertsonalak eta taldearenak uztartu ahal izan zituzten.

Txotxongiloen antzerkia, Objektuen antzerkia, Antzerki bisuala, Antzerki alternatiboa, ematen diogun izena dena delakoa izanda ere, nahitaezko zerbaitera iristen gara, antzerkiaren definiziora, antzerkiaren muinera, arte moduan duen espezifikotasunera.

Webgunea


Euskadi, auzolana