Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Peter Roberts

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Peter Roberts

Peter Roberts, odolaren legez eta kultura-heziketaz eskoziarra, 1952an jaio zen. 

Donostian kokatu eta hizkuntza-irakasle aritu zen. Antzerkiak erakartzen zuen, baina, horretan hasi nahi izan zuenean, hizkuntzaren oztopoa aurkitu zuen, normala denez. Beraz, keinuak esajeratzea eta keinuen bidezko hizkuntzaren bidez adieraztea beste erremediorik ez zuen izan. 

1979an sortu zuen bere konpainia, hitzik gabeko komunikazioaren aukerei buruz ikertzeko asmoz. 

Luze jardun du arlo horretan; izan ere, aktore izateaz gain, irakaslea ere bada. Mimoaren arteari buruz dituen ezagutzak Mimo, el arte del silencio liburuan islatu ditu. 1983an argitaratua, 1991n berrargitaratu zuten, eta oso emaitza onak ematen ari da irakaskuntzan. Zenbait urte daramatza Mimoaren Tailerra zuzentzen, eta hainbat erakundek (Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, British Council Institutek, Eusko Jaurlaritzak eta Unibertsitateak, besteak beste) antolatutako ikastaroak eman ditu, aktore, irakasle, ikasle eta pantomimaren eta ilusioaren zaleentzat.

Duela gutxi, zirkulazio-istripu baten ondorioz derrigorrez geldirik egon ondoren, arte-jarduerari heldu dio berriro. Errehabilitazio-aldi luzea egiten zuen bitartean, Mimarte proiektua planteatu zuen.

Webgunea


Euskadi, auzolana