• Facebook
  • Twitter

Pikor Teatro

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Pikor Teatro

Hasiera-hasieratikPikor Teatro kale eta areto ikuskizunak ekoizten aritu izan da, bere antzezlan guztietan komikotasunari buruzko ikerlana, aktorearen imintzio-lengoaia eta espresio-kode jatorrak erabiliz komunikatzeko gaitasuna islatu nahirik.

Azken urte hauetan bere ikuskizunak gazteentzat izan dira bereziki, eszenaratze ausarta lehenetsiz eta testua aurreiritzirik gabeko hizkuntza zuzen eta informalean taxutuz. Gazteak berriz ere antzerkiko ikuskizunetara erakartzea eta beraien artean beren errealitateari buruzko eztabaida kritikoa biztuaraztea dira helburuetako batzuk.

2014.urtetik aurrera apustua profesional adituek egindako material didaktiko zehatz eta originalekin indartzen da;Sarean interaktiboki lan egiteko pentsatuta daude eta ikuskizuna ikusi ondoren ikasgeletan emango den eztabaida konprometitua errazten dute. 

Bilaketa honetatik sortzen dira gaur egun kartelean dituen gazteei zuzendutako ikuskizunak: “Zapaldu Marra”, “JOKOaut”, “S@REBEGIAN” eta “JAUZI HIRUKOITZA”.

Webgunea


Euskadi, auzolana