Nexoteatro 2001ean sortu zen, Barakaldoko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako Zuzendaritza Eszenikoko lehen ikastaroaren ondoren. Ikasturte-amaierako lana antzezpen bat egitea zen, eta, horretarako, ikastegiko ikasleei eta Bilboko Antzerki Dramatizazio Gelako ikasleei laguntza eskatu zitzaien.
Esperientzia positiboa izan zela ikusita, parte-hartzaileek elkarrekin proiektu bati ekitea erabaki zuten.
Harrezkero, taldearen kezka nagusietako bat da aktorearen eta ikuslearen arteko harremana aktibatzen duten proposamenak garatzea, haien arteko topalekua aztertzea eta haien arteko komunikazio-moduei erreparatzea.
Orobat, sortze-lanean aritzeko, beharrezkoa da prestakuntzarako denbora luzea ematea. Ildo horretan, tailer eta monografikoak egin dira azken urteetan, taldeak prestakuntzaren arloan dituen beharrizan eta prozesuak lantzeko. Bestalde, azken urteetako lan-lerrorik interesgarrienetako bat irakaskuntzaren bidez antzerki-munduko artistekin harremanetan egotea da.