K. Producciones Bilbon egoitza duen konpainia 2002an sortu zen Adolfo Fernándezen -aktore eta zuzendaria- eta Cristina Elsoren -ekoizlea- elkartetik, eduki politiko eta sozial nabarmena duten egile garaikideen proiektuak gauzatzeko asmoz.
Autoretzaren aldeko apustu sendo horrek hiru Max sari jaso ditu: En la orilla, Egokitzapen Onena 2018; Hipoteka Betearazpena, Erreferentzia Egile Onena 2015; eta Pier Paolo Pasoliniren Bizitza eta Heriotza, Egokitzapen Onena 2004.