Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Kabia Teatro

Eduki hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Kabia Teatro

2006an sortu ginen Ikerkuntzarako espazio gisa, Gaitzerdi Teatro eskarmentu handiko konpainiaren baitan. 2013an gure kabuz ibiltzen hasi ginen. Hasierako lan arloek eta gogoak indarrean jarraitzen dute: entrenamendua ikerkuntza eta etengabeko formakuntza espazioa bezala; kolektiboa mintegi gisa; sorkuntza prozesu luzeak eta ezinbesteko akuilu gisa, arte eszenikoen maisu handiekin kontaktua.

Gure ibilbide honetan honako ikuskizun hauek sortu ditugu: “Paisaje con argonautas” (2008), “Decir Lluvia y que llueva” (2010), “Rojo al agua” (2012), “Itzala” (2013), “La noche árabe/Gau arabiarra” (2015) eta “Hiroshimako zuhaitza” (2016).

2016an Publikoaren Saria jaso dugu PABELLÓN 6eko Antzerki Arinaren 4. Edizioan “El árbol de Hiroshima” lanarekin, 2015ean GARNACHA DE HAROko XVIII. Antzerki Lehiaketan MUNTAIA ONENAri saria jaso dugu “La noche árabe” lanagatik, KABIA Teatro, HIKA Teatroa eta PABELLÓN 6eko elkar-ekoizpenagatik. 2010ean Euskal Produkzio Onenaren Ercilla SARIA, Larruz Escena siglo 21ko Errebelazio SARIA eta Sevillako ATALAYA konpainiako TNT Laborategiak antolatzen duen 2012ko CENIT Antzerki Ikertzaile Berrien II Lehiaketako Saria jaso genituen. Era berean, Arte Eszenikoen MAX Sarien XIV edizioko Errebelazio Ikuskizun Onenaren finalistak izan ginen “Decir lluvia y que llueva” ikuskizunarekin.

XX. mendeko laborategiak inspirazio bezela hartuta, KABIAk aktore artearen gainean lanean dihardu, entrenamendutik sorkuntzara doan ibilbidean sakonduz.


Euskadi, auzolana