• Facebook
  • Twitter

"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (akustikoa)"

Eduki hau partekatu
  • "Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (akustikoa)"

Tartean Teatroak, bere filosofiari jarraituz (bere lana ahalik eta gehien zabaltzea), Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa ikuskizunaren bertsio akustikoa prestatu du.

Formatu berri honetan, Mikel Martinez eta Patxo Telleria arituko dira, Adrian Garcia de los Ojos musikari-aktorea lagun dutela.

Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskainiko dute.

Musikaren orkestazio xumeagoa izango badu ere, zuzeneko musikaren indarra gordeko du, eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak matenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria
  • Musikari-aktorea: Adrián García de los Ojos

ren iruzkina

Patxo Telleriaren testuak biltzen dituen ikuskizun honetan, agertokira ere igoko da Telleria, euskal musikaren historiari buruzko berrikuspena egiteko, umore-ukituekin. Emozioak ere ez du hutsik egingo. Antzezlan honek ez du zerikusirik bikote artistiko horren beste proiektu batzuekin.

Adrian García, Maria Arriaga eta Ivan Allue musikari-antzezleak ere agertokian izango dira, eta zuzeneko musikaz beteko dute antzokia. Antzezlana euskal musika tradizionalari buruzkoa da, eta pasa den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera sortu eta euskaldunon musika-ondarea osatzen duten abestiei buruzkoa.

Euskal kulturako altxorretako bat da musika, eta gure oroimen emozionalean dago; antzezlanak indar horretaz baliatu nahi du, ikuskizunean umorea eta emozioa batzeko. Omenaldia egiten diote musikari, barrea eragiten dute, errespetutik, eta jendeak ondo pasatzen du.



Euskadi, auzolana